You are currently viewing Erromesaldia Karrantza eta Balmasedara
  • Post category:Txangoak

Datorren asteartean, ekainak 4, erromesaldia egingo dugu Karrantzara, Aita Juan Palacios herrira (Aljerko martiria), eta Balmasedara. Algortako Kristo Eroslearen parrokiatik irtengo gara goizeko 9:30etan Karrantzako San Martin parrokian eukaristia ospatzeko 10:45ean. Meza Gino Bucarello Ordena Trinitarioko Aita Jeneralak zuzenduko du. Ondoren, Balmasedako San Roke komentuan bazkalduko dugu. Algortara itzuli aurretik, denbora librea izango dugu Enkarterriko Balmaseda hiribildua bisitatzeko. Txangoaren kostua 40€koa da eta txartelak Domingo Iturrate Dohatsuaren Egoitzan eta Hirutasun Santuaren parrokiako bulegoan eros daitezke. Zuen zain gaude.